viernes, 24 de febrero de 2012

Erdibide barria, klik egiteko B aukera

Google Analytics klaserako ariketa barria da. Beheko geziak be eskertza orrira eroango zaitu.

BERAZ...

Egin klik geziaren gainean.

jueves, 16 de febrero de 2012

Ongietorri: lagunduko deustazu ariketa bat egiten?

Aupa!
Google Analytics ikastaroan ariketa bat egiteko eskatu deuskue, eta hemen nago zuen laguntza eskatzen. Azkeneraino zenbat heltzen zarien ikustea da kontua. Beraz, ... aspertu arte ekin eta egin klik bildura barik.



Erdibidean, klik egin

Formulario bat jarri beharko neuke hemen. Baina ez dot oraindik asmatu hori egiten... ez behintzat beteko zeunkien bat.

BERAZ...

Geziari jarraitu:



Eskerrik asko, zure laguntzagatik

Zorionak eta eskerrik asko!
Google Analytics ikastaroan erabilgarri izango dot zuk egindakoa.

Analisirako oinarrizko adierazleak


Edozein proiektuk HELBURU bat izan behar du, neurtu daitekeena, eta horretarako ADIERAZLE (KPI) batzuk definituko ditugu eta horiei esker DATUAK eskuratu.

Edozer aztertu behar dugunean garrantzitsua da, eskuartean darabilgun proiektuak dituen helburuak aintzat hartzea eta gero kontuan hartu beharreko adierazleak zehaztea; hau da KPI-ak (Key Performance Indicators). Google Analytics erramintak honako oinarrizko adierazleak ditu:



Ikusitako Orriak (pageview): Erabiltzaile baten nabigatzaileak orri bat kargatzen den bakoitzeko. F5 teklarekin orria freskatzen dugun bakoitzean, orri bat ikusiko dugu. Erabiltzaile baten bisita bakarrean hainbat orri ikusi ahal izango dira.

Bisita (visit): Nabigatzaile berean erabiltzaileak webgunean daukan jarduna. Bisita barria izango da: 30 minutu pasatutakoan, gauerditik aurrera, kanpaina berrian.

Bisitaria (visitor): nabigatzaile bardinarekin eta ordenadoren berdinetan webgune bat bisitatzen badugu, 2 urtean zehar, bisitari bardina izango gara. Ze bisita cookie-ak epe horretan gordetzen dira. Cookie-ak nabigatzailearenak izaten dira.

Ikusitako orri bakarrak (unique pageviews): denbora jakin batean ikusi diren orri guztiak, kontuan hartuta bisitari guztien bisita guztiak.

Orriak/bisitako (pages/visit): bataz bestekoa da, bisitako ikusten diren orriak. Zatiketa baten bidez lortzen den kopurua: ikusitako orriak /izandako bisitak.