Edozein proiektuk HELBURU bat izan
behar du, neurtu daitekeena, eta horretarako ADIERAZLE (KPI) batzuk
definituko ditugu eta horiei esker DATUAK eskuratu.
Edozer aztertu behar dugunean
garrantzitsua da, eskuartean darabilgun proiektuak dituen helburuak
aintzat hartzea eta gero kontuan hartu beharreko adierazleak
zehaztea; hau da KPI-ak (Key Performance Indicators). Google
Analytics erramintak honako oinarrizko adierazleak ditu:
Ikusitako Orriak (pageview):
Erabiltzaile baten nabigatzaileak orri bat kargatzen den bakoitzeko.
F5 teklarekin orria freskatzen dugun bakoitzean, orri bat ikusiko
dugu. Erabiltzaile baten bisita bakarrean hainbat orri ikusi ahal
izango dira.
Bisita (visit): Nabigatzaile berean
erabiltzaileak webgunean daukan jarduna. Bisita barria izango da: 30
minutu pasatutakoan, gauerditik aurrera, kanpaina berrian.
Bisitaria (visitor): nabigatzaile
bardinarekin eta ordenadoren berdinetan webgune bat bisitatzen
badugu, 2 urtean zehar, bisitari bardina izango gara. Ze bisita
cookie-ak epe horretan gordetzen dira. Cookie-ak nabigatzailearenak
izaten dira.
Ikusitako orri bakarrak (unique
pageviews): denbora jakin batean ikusi diren orri guztiak, kontuan
hartuta bisitari guztien bisita guztiak.
Orriak/bisitako (pages/visit): bataz
bestekoa da, bisitako ikusten diren orriak. Zatiketa baten bidez
lortzen den kopurua: ikusitako orriak /izandako bisitak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario