Astion, eta etxetik online, Googlek emon dauan ikastaro baten parte hartu dot. Google Analytics erramintarekin gure webgunerako zehaztu doguzan helburuak zelan neurtu azaltzeko ikastaroa izan da. Ordubetean egin genduan. Ikastaroko aurkezpena helbide elektronikoan jaso dot gaur:
Hurrengo ikastaroa, datorren martiaren 28rako iragarri dabe, eguerdiko 12:00etan. Norbere enpresa Google+ sarean zelan sartu erakutsiko dabe. Ikastaroan erregistratzeko hau da loturea.
Lekukom
ikasitakoak zabaltzeko ahaleginak egiten
viernes, 23 de marzo de 2012
viernes, 24 de febrero de 2012
Erdibide barria, klik egiteko B aukera
Google Analytics klaserako ariketa barria da. Beheko geziak be eskertza orrira eroango zaitu.
BERAZ...
Egin klik geziaren gainean.
BERAZ...
Egin klik geziaren gainean.
jueves, 16 de febrero de 2012
Ongietorri: lagunduko deustazu ariketa bat egiten?
Aupa!
Google Analytics ikastaroan ariketa bat egiteko eskatu deuskue, eta hemen nago zuen laguntza eskatzen. Azkeneraino zenbat heltzen zarien ikustea da kontua. Beraz, ... aspertu arte ekin eta egin klik bildura barik.

Erdibidean, klik egin
Formulario bat jarri beharko neuke hemen. Baina ez dot oraindik asmatu hori egiten... ez behintzat beteko zeunkien bat.
BERAZ...
Geziari jarraitu:
BERAZ...
Geziari jarraitu:
Analisirako oinarrizko adierazleak
Edozein proiektuk HELBURU bat izan
behar du, neurtu daitekeena, eta horretarako ADIERAZLE (KPI) batzuk
definituko ditugu eta horiei esker DATUAK eskuratu.
Edozer aztertu behar dugunean
garrantzitsua da, eskuartean darabilgun proiektuak dituen helburuak
aintzat hartzea eta gero kontuan hartu beharreko adierazleak
zehaztea; hau da KPI-ak (Key Performance Indicators). Google
Analytics erramintak honako oinarrizko adierazleak ditu:
Ikusitako Orriak (pageview):
Erabiltzaile baten nabigatzaileak orri bat kargatzen den bakoitzeko.
F5 teklarekin orria freskatzen dugun bakoitzean, orri bat ikusiko
dugu. Erabiltzaile baten bisita bakarrean hainbat orri ikusi ahal
izango dira.
Bisita (visit): Nabigatzaile berean
erabiltzaileak webgunean daukan jarduna. Bisita barria izango da: 30
minutu pasatutakoan, gauerditik aurrera, kanpaina berrian.
Bisitaria (visitor): nabigatzaile
bardinarekin eta ordenadoren berdinetan webgune bat bisitatzen
badugu, 2 urtean zehar, bisitari bardina izango gara. Ze bisita
cookie-ak epe horretan gordetzen dira. Cookie-ak nabigatzailearenak
izaten dira.
Ikusitako orri bakarrak (unique
pageviews): denbora jakin batean ikusi diren orri guztiak, kontuan
hartuta bisitari guztien bisita guztiak.
Orriak/bisitako (pages/visit): bataz
bestekoa da, bisitako ikusten diren orriak. Zatiketa baten bidez
lortzen den kopurua: ikusitako orriak /izandako bisitak.
jueves, 19 de enero de 2012
Google analytics kontua zelan sortu
Ezinbestekoa izango da, google kontu bat izatea. Ez nahastu baina, ze google kontua eta google analytics kontua ez da gauza bardina. Google kontu bat beharko dogu GA saioa hasteko eta gero, GA saioaren barruan nahi beste kontu izan ditzakegu kudeatzeko.
Behin googlen kontua daukazunean google analytics orrira jo: http://www.google.com/analytics/
eta sartu.
Orain lanean hasteko, kontu bat sortu behar da google analytics-en.
Analytics kontua marka, enpresa edota bezero baten webguneari lotuta egongo da.
Kontua da lehenengo maila jerarkikoa, gero profilak. (Kontu eta profilen arteko ezberdintasunak eta bakoitzaren administrazioa zelan egin, Hello Google blogetik dakart hona)
Kontua berria sortzerakoan egin beharrekoak:
Kontua sortutakoan Jarraipena egiteko kodea sortzen du GA-k (GATC). Html lengoian dagoen javascript kode hori, aztertu nahi dugun web orrian itsatsi behar dugu, webguneko orri bakoitzean. Nun itsatsi? Gomendatzen dena hauxe: HEAD etiketa itxi aurretik.

- Izen bat emon kontuari
- Webgunearen urla zehaztu
- Aztergaia den webgunearen ordu-zona zehaztu
- Datuak googlerekin konpartitu nahi diren edo ez zehaztu eta baiezkoa bada, nolan konpartituko diren adierazi.
- Eta erabiltzaile baldintzak onartu
Kontua sortutakoan Jarraipena egiteko kodea sortzen du GA-k (GATC). Html lengoian dagoen javascript kode hori, aztertu nahi dugun web orrian itsatsi behar dugu, webguneko orri bakoitzean. Nun itsatsi? Gomendatzen dena hauxe: HEAD etiketa itxi aurretik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)