Behin googlen kontua daukazunean google analytics orrira jo: http://www.google.com/analytics/
eta sartu.
Orain lanean hasteko, kontu bat sortu behar da google analytics-en.
Analytics kontua marka, enpresa edota bezero baten webguneari lotuta egongo da.
Kontua da lehenengo maila jerarkikoa, gero profilak. (Kontu eta profilen arteko ezberdintasunak eta bakoitzaren administrazioa zelan egin, Hello Google blogetik dakart hona)
Kontua berria sortzerakoan egin beharrekoak:
- Izen bat emon kontuari
- Webgunearen urla zehaztu
- Aztergaia den webgunearen ordu-zona zehaztu
- Datuak googlerekin konpartitu nahi diren edo ez zehaztu eta baiezkoa bada, nolan konpartituko diren adierazi.
- Eta erabiltzaile baldintzak onartu
Kontua sortutakoan Jarraipena egiteko kodea sortzen du GA-k (GATC). Html lengoian dagoen javascript kode hori, aztertu nahi dugun web orrian itsatsi behar dugu, webguneko orri bakoitzean. Nun itsatsi? Gomendatzen dena hauxe: HEAD etiketa itxi aurretik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario