jueves, 19 de enero de 2012

Google analytics kontua zelan sortu

Ezinbestekoa izango da, google kontu bat izatea. Ez nahastu baina, ze google kontua eta google analytics kontua ez da gauza bardina. Google kontu bat beharko dogu GA saioa hasteko eta gero, GA saioaren barruan nahi beste kontu izan ditzakegu kudeatzeko.

Behin googlen kontua daukazunean google analytics orrira jo: http://www.google.com/analytics/
eta sartu.


Orain lanean hasteko, kontu bat sortu behar da google analytics-en.

Analytics kontua marka, enpresa edota bezero baten webguneari lotuta egongo da.
Kontua da lehenengo maila jerarkikoa, gero profilak. (Kontu eta  profilen arteko ezberdintasunak eta bakoitzaren administrazioa zelan egin, Hello Google blogetik dakart hona)

Kontua berria sortzerakoan egin beharrekoak:
  1. Izen bat emon kontuari
  2. Webgunearen urla zehaztu
  3. Aztergaia den webgunearen ordu-zona zehaztu
  4. Datuak googlerekin konpartitu nahi diren edo ez zehaztu eta baiezkoa bada, nolan konpartituko diren adierazi.
  5. Eta erabiltzaile baldintzak onartu

Kontua sortutakoan Jarraipena egiteko kodea sortzen du GA-k (GATC). Html lengoian dagoen javascript kode hori, aztertu nahi dugun web orrian itsatsi behar dugu, webguneko orri bakoitzean. Nun itsatsi?  Gomendatzen dena hauxe: HEAD etiketa itxi aurretik.

martes, 17 de enero de 2012

GOOGLE ANALYTICS – Hasteko lau ideia nagusi

Urte barriagaz batera Google Analytics ziurtagiria lortzeko bidean ikastaroa hasi dot Eutokian. Irakasle Iñaki Gorostiza (@hello_google) eta Asier Barainka (@abarainka) izango doguz.  Blog honetan, zapatutik zapatura ikasitakoaren laburpena egiten ahaleginduko naz.



Lehenengo ikasgaia
  • Ia zeregin guztietan lez, helburua definitzea edo hobeto esanda, helburu neurgarria definitzea, izan behar da egin beharreko lehenengo gauzetako bat.
  • Garrantzitsua da horretarako, aztergaia daukaguna eta bere ingurua ondo ezagutzea.

Kuriositatea
Gif gardenak jasotzen ditu google-k gure webgunetik eta hor bidaltzen zaio aztertu beharreko informazioa. Horretarako jarraipen kodea sortu behar da eta kode horri esker eratuko dira gif gardenak. Gaur egun kode asinkronoa erabilten da; web orriaren funtzionamendua jarraipen kodetik independientea da.

Kodez kode
  • GA-k (Google Analytics) jarraipen kodea (javascript) derrigorra dauka, webgunearen orri guztiek izan behar dute.
  • Googlen diru-iturri nagusia gure informazioa da. Baina ez du norbanakoaren informazioa gordetzen (izen-abizen, adin, bizileku, ... etabarra). Bisitak dira aztergai.
  • Cookiak ezabatu edo blokeatuta, bisita bakarrik hartzen da aintzat.
  • Javascript kodea blokeatzen bada, GA ez du ezer aztertuko.
  • Katxeatuta webgunera badoa, bardin da, kodeak bardin bidaliko du informazioa
  • Javascript-ak errorea itzultzen badu webgunea kargatzean, bisita ez da aintzat hartuko.

Aztergaia
  • Balore absolutoak ez dira aztertzen, tendentziak baino. Informazioaren %100 ez du bermatzen GA-k.
  • GA-k ez ditu enpresaren datuak konpartitzen, baimendu ezkero webgunearen publikoarenak bakarrik alkarbanatzen ditu.