- Ia zeregin guztietan lez, helburua definitzea edo hobeto esanda, helburu neurgarria definitzea, izan behar da egin beharreko lehenengo gauzetako bat.
- Garrantzitsua da horretarako, aztergaia daukaguna eta bere ingurua ondo ezagutzea.
Kuriositatea
Gif gardenak jasotzen ditu google-k gure webgunetik eta hor bidaltzen zaio aztertu beharreko informazioa. Horretarako jarraipen kodea sortu behar da eta kode horri esker eratuko dira gif gardenak. Gaur egun kode asinkronoa erabilten da; web orriaren funtzionamendua jarraipen kodetik independientea da.
Kodez kode
- GA-k (Google Analytics) jarraipen kodea (javascript) derrigorra dauka, webgunearen orri guztiek izan behar dute.
- Googlen diru-iturri nagusia gure informazioa da. Baina ez du norbanakoaren informazioa gordetzen (izen-abizen, adin, bizileku, ... etabarra). Bisitak dira aztergai.
- Cookiak ezabatu edo blokeatuta, bisita bakarrik hartzen da aintzat.
- Javascript kodea blokeatzen bada, GA ez du ezer aztertuko.
- Katxeatuta webgunera badoa, bardin da, kodeak bardin bidaliko du informazioa
- Javascript-ak errorea itzultzen badu webgunea kargatzean, bisita ez da aintzat hartuko.
Aztergaia
- Balore absolutoak ez dira aztertzen, tendentziak baino. Informazioaren %100 ez du bermatzen GA-k.
- GA-k ez ditu enpresaren datuak konpartitzen, baimendu ezkero webgunearen publikoarenak bakarrik alkarbanatzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario